EH-Siria ekimenaren oharra

Me acosa el carapálida que carga sobre mí
sobre mi pueblo libre, sobre mi día feliz
me acosa con la espuela el sable y el arnés
caballería asesina de antes y después

Beraz demokraziaren esportatzaileak, beste behin ere, betiere giza eskubideen defentsaren izenean, hasi zaizkigu gerra ontziak, abioiak eta tomahawk baketsuak azken argudio gisa erakusten.

AEBak, Bretainia Handia, Estatu frantsesa eta Israel, (euren ohiko aliatu petro-demokratekin) jada Jugoslavian, Iraken, Afganistanen edo Libian ikusia daukagun lezio bat emateko irrikatan ditugu: Nola babesten diren herritarrak euren ‘diktadoreen’ infernu horietatik, Herri libreak zuzenean harri arora eramanda bonbardaketa masiboen bidez.

Gogorra egingo zaie ziur, horrenbeste bake-domina paparrean, halako soluzio drastikoak hobetsi beharra. Baina gogorragoa egiten zaie zalantzarik gabe, munduan barrena horrenbeste ozarkeria ikustea, Sirian bezalaxe: Sionistei aurre egiten dien herri soberanoa, laikoa, modernoa eta solidarioa; erresistentzia arabiarraren parte eta iraultza latinoamerikarren adiskide mina; inperioaren negozio asasinoetan sartzeko batere asmorik gabekoa, ez zorpetzeen bidez, ez xantaien bidez, ez errendizioaren bidez.

Guztion adimena iraintzen duten sasi-albisteak, txostenak eta narrazio mediatikoak nozitzen daramatzagu ia hiru urte, Siriaren kontrako erasoa ez baitago airean: Ehun mila biktima eragin ditu jada inperialismoak, zinismoz eta lotsarik gabe guda zibil bezala izendatzen duen honetan.

Amorruz eta minez gaixotzeko moduko dozenaka dokumentuetan ikusi ditugu mendebaldeko potentziek eta beren aliatuek entrenatutako, finantzatutako, astunki armatutako eta gidatutako mertzenario ‘errebeldeak’ siriarrak sarraskitzen, berdin suniak zein xiitak zein kristauak zein kurduak zein palestinarrak, bizirik erretzen edo matxetez zatitzen, buruak mozten, umeak erreklutatzen edo exekutatzen. Frantzian egindako misilak ikusi dizkiegu, Saudi Arabian eta Turkian fabrikatutako gas nerbioso upelak, txikitutako Libiatik edota Europatik ekarritako zientoka milaka arma, modako jeep yankiak, munduko hamaika herrietako pasaportea duten ‘errebelde’ok Israeleko armadaren uniformez jantziak, Udaberri arabiarren harrigarriak!

Beraz napalmaren, agente laranjaren eta fosforo zuriaren txapeldunek, Hiroshimako demokratek, ezin izan dute Siriako herriaren erresistentzia bateratua, duina eta ausarta makurrarazi eta buruz dakigun gidoia agertu behar izan digute: ‘Gobernuz kanpoko’ erakunde ‘humanitarioak (Mugarik Gabeko Medikuak) zurrumurru apropos bat hedatuko du (izan ere, ez da gauza bera Collin Powellek esatea edo mertzenarioen mediku-brigadak esatea). Munduko medio korporatiboek enegarrenez ‘erregimenaren’ doilorkeria sasi-dokumentatuko digute. Hurrengo ‘gobernuz kanpoko’ erakundeak (Amnesty International) bere soldata eta existentzia justifikatuko ditu, bonbardaketa ‘humanitarioen’ beharra ohiko histeria tonuan hedatuz (ez da gauza bera Obamak esatea, edo Hillary Clintonen lankide ohi eta lagun minak esatea).

Eta uste genuenok nazioarteko ‘komunitate’ ospetsu horrek bazituela erakunde konplexu eta legedi mardul eta protokolo irmo eta horren inguruko industria burokratiko txundigarri bat, demokraziaren eta giza eskubideen eta askatasunaren balore goren hipokrita horiek errespetarazteko pertsuasioaren bide diplomatiko eraginkorren bidez, barre egingo genuke horren latza ez balitz. Al Assaden gobernua zilegi ez bada, bere herritarren %97aren babesarekin, zer da Barcinarena? Zer da alderdien legearena? Zer da Raxoirena? Zer arraio dira Israel, AEB eta beren mariachiak? Nola ausartzen dira?

Herrien arteko harremana, bakoitzaren soberaniaren errespetutik hasten da. Neo-kolonialista miserableok sekula onartu nahi izan ez badute ere. Eta herri bakoitzaren ardura eta erantzukizuna da soberania hori defendatzea, askatasuna benetan maite denean.

Lerro hauen bidez Siriako herriari gure elkartasuna, miresmena eta indarra bidali nahi dizkiogu, bere borroka anti-inperialistan garaile atera dadin berandu baino lehen. Eta Euskal Herriari deialdi bat egin nahi diogu, gure kaleetan ere aditu dadin siriar herriarekin gaudela, eta inperioa ez dela pasako.

 …La tierra me quiere arrebatar
el agua me quiere arrebatar
el aire me quiere arrebatar
y solo fuego
y solo fuego voy a dar…

Gora Siriako Errepublika Arabiarra!
Gora Herrien arteko elkartasuna!
Inperialismoa lapikora!

“Siriako Herri Arabiarrarekiko Euskal elkartasunaren manifestuaren” sinatzaileen izenean

Siriako Herri Arabiarrarekiko Euskal Elkatasunaren Manifestua

logoa

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s